Ander Elordui naz, Mungiarra (bizkaitarra). 25 urte dekodaz eta ikus-entzunezkoak ikasi nebazan Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal diasporagaz ibilten naz lanean bai Estatu Batuetan eta bai Hego Ameriketan eta beti gustatu izen dazte ikasi eta gure inguruko errealitatea ezagutzea.
Euskal diasporaren masterra egiteko aukera ere izan dot eta euskaldunon historian inguruan ateak zabaltzeko aukera euki dot.
Halan da be, aspaldian dekot buruen podkast moduko baten sorrera euskal politika, ekonomia eta historiari buruzko elkarrizketakaz. Horretarako, lehenengo asko ikasi behar dot, eta, grin horregaz, heldu naz zuon orrialdera.
Egie esan oso interesgarriek bi irakurgaiek. Nik neuk zalantzatan euki dodazen gai askori erantzuna topatzeko bidea izan dire eta hasi naz jada ingurukoari zabaltzen.